BABY PLAY


Familientzako espazioa

Goizetan Milu’s House jolaserako eta harremanetarako familia-espazioa bihurtzen da 3 urte arteko haur eta bere gurasoentzako.

Ingurune lasai batean, familiak eta zuen haurtxoek espazio zoragarri bat daukazute zuen esku eta baita esplorazio eta jolaserako mota askotariko materialak.

Nori zuzendua dago?

3-4 hilabetetik gorako haur txikiak toki aproposa aurkituko dute bere lehen mugimenduak ensaiatzen hasteko. Hala ere, txikiagoak diren haurrak dituzten gurasoei eta baita haurdun dauden amei saio bat nolakoa den ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Zergatik Baby play?

Haurtxoak berezko gaitasuna dauka bere kabuz mugitzen ikasteko eta mundua ezagutzen hasteko eta Milu’s Housen dena arretaz prestatuta egongo da haurtxoak askatasunez mugitu ahal izateko eta esploratzen hasteko.

Eremu seguru eta lasaia eskeintzen dugu, non haurtxo bakoitzak bere erritmoa jarraitzeko aukera du bere gurasoen begiradapean.

Altzariak eta material interesgarriak egoten dira espazioan kokatuta, haurraren autonomia, mugimendua eta esperimentazio sentsoriala sustatzeko.

Gurasoak eguneroko erritmoa gelditzeko eta gure seme-alabak behatzeko denbora hartu behar dugu, horrela ezagutuko ditugu haurraren izaera eta gaitasunak. Saioan zehar gurasoek orientabideak jaso ahal izango dituzte haurrek egiten dutenaz beste ikuspuntu bat izateko.

Saio hauen fokoa jolas librea eta mugimendua da eta ez hizkuntza. Erabilitako hizkuntzak euskara eta gaztelera dira.

Gurasoentzako aukera ona da beste guraso batzuekin elkartzeko, beraien artean esperientziak komentatu eta goiz zoragarri bat igarotzeko.

Ordutegia eta prezioak

Ostiraletan 10etatik 12ak arte.

Deitu edo idatzi iezaguzu informazio gehiago nahi baduzu.


HAURTXOAK

Haurtxoaren bizitzako lehen urtean zehar garapen motor eta sentsoriala eta bere gurasoekin daukan lotura afektiboa dira gauzarik garrantzitsuenak.

ESPAZIOA

Eremu eta material egokiak jartzen ditugu haurtxoen esku ondorengoak sustatzeko helburuarekin: mugimendu askea, esplorazio sentsoriala eta sormenezko jolasa.

AITATXO ETA AMATXO

Zure haurtxoarekin egotea gauza benetan zoragarria da baina ez da beti erraza. Beste aita eta ama batzuekin elkartzea eta bizipenak elkartrukatzea aberasgarria eta gozagarria izan daiteke.