NOR GARA?


Orain dela urte batzuk Durangora itzuli zen familia ingeles-eukaldun bat gara, Inglaterra eta Madrilen urte batzuetan bizi izan ondoren.

Milu’s House ilusio handiarekin sortu dugun proiektua da. Gure ametsetan gure haurrentzako ikuskatzen genuen gunea da. Espazio multifuntzional honetan, gure seme-alabak hezten ari garen filosofia isladatu nahi izan dugu: mugimendu askea, jolas librea, errespetuan oinarritutako hazkuntza, ingurune eta jostailu egituratu-gabeak eskeintzea, naturarekin lotura. Gure gune honetan gure umeak imagina ditzakegu jolasean, ikasten eta ingelesez hitz egiten eta horrela nahi dugu sentitzea gugana hurbiltzen diren familiek.

Ingeleseko irakasle titulatuak gara (CELTA) eta haur hezkuntzan ikasketak eta esperientzia ditugu. Horrez gain, formakuntzan jarraitzen dugu hezkuntza metodologia eta haurtzaroaren inguruan.






Gure filosofia

Gure filosofiaren oinarria haurrak bere lehen urteetan jolastu eta jolasaren bitartez ikasi behar duela da, era aktiboan eta ingurugiro lasai batean.

Bizitzako lehen urtean, haurraren lehenengo erronka garapen motorra da. Biratzea, arrastaka ibiltzea, katarmaka ibilitzea, ibilera, haurtxoaren lorpen garrantzitsuak izango dira eta horiek lortzeko haurrak espazioa, mugimendu askea eta bere ondoan egotea behar du, beti ere bere garapen erritmoak errespetatuz.

Segidan bigarren erronka nagusia dator, hizkuntza. Bizitzako lehen urteetan haurtxoek inguruan duten guztia xurgatzeko ahalmena dute, hitzak eta esaldi laburrak ulertu eta esaten hasten dira eta hau momentu ona izan daiteke ingelesa aurkezteko, ikaskuntza natural eta esfortzu gabekoa lortzeko asmoarekin.

Gure iritziz mugitzen ikastea eta baita ingelesa ikastea haurrek gogoko dutelako egiten duten zerbait izan beharko litzateke, presiorik gabe. Haur bakoitza bere lorpen propioez gozatu eta arro sentitzeko gai izango da ingurugiro aproposa eskainiz gero.