ENGLISH PLAY


Ingelesa arratsaldetan: 2 urtetik aurrera

Arratsaldetan jolas saioak ingelesez antolatzen ditugu 2 urtetik gorako haurrentzako.

Gure filosofia haurrari txikitatik jolasaren bitartez eta era aktiboan ikaskuntza ahalbidetzean datza. Adinaren arabera haien interes, gaitasun eta beraien egunerokotasunean bizitzen dutena hartzen dugu kontutan.

Gure iritziz, haurrak ingelesa ikastea dibertigarria den zerbait izan beharko litzateke. Adin txikitatik hastea eta aktiboki ikastea hizkuntzan murgiltzera lagunduko die. Horrela, oinarri sendo bat eraikiko dute hizkuntza barneratzeko eta ulermen erraztasun handiagoa edukitzeko hazten doazen heinean.

Toki zoragarri bat sortu dugu jolasteko eta ikasteko, eremu lasaia izango da beharrezkoa ez den estimulurik gabekoa, mahai eta aulki gabekoa. Adin horietan nahi duguna haurrak etxean bezala sentitzea da, eroso, eta ingelesa ikasten hastea ingurugiro sortzaile, dibertigarri eta presiorik gabekoan.





Nolakoak dira gure saioak?

Gure saioak hizkuntzara ahalik eta esposaketa handiena izateko eta haurra ingelesez komunikatzeko aukera anitzak izateko planifikatzen ditugu. Ikaskuntza abesti, ipuin, jolas, esperimentazio sentsorialaren bitartez egiten da… eta errepikapen askorekin, haurrek eguneroko bizitzan ikasten duten bezala aktiboki eta era naturalean.

Jarduera manipulatibo eta partehartzaileak proposatzean, haurrak ingelesa ikasten duen bitartean beste gaitasun batzuk lantzen dituzte; motrizitate fina, sormena, gorputz espresioa, logika eta jolas-arauen barneratzea.

5 urtetik aurrera, saioaren zati txiki bat Jolly phonics metodologia lantzera dedikatzen dugu, hizkiak eta soinuak era multisentsorial eta ludiko baten ikasteko. Metodo honekin haurrek ahozkatze egokiagoa izatera lagunduko du eta pixkanaka ingelesez irakurtzen ikasiko dute. Bitxikeria bezala, bazenekien gaztelaniak 22 soinu dituela eta ingelesak aldiz 44 eta idazteko era desberdin asko?

Taldeak adin tarteka antolatzen dira:

  • 4 urterarte: 50 minutuko saio 1 astean
  • 5-7 urte artean: 75 minutuko saio 1 astean
  • 8 urtetik aurrera: 55 minutuko 2 saio astean

Gehienez 8 haur taldeko eta 2 urteko taldeetan gehienez 6 haur.


Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera arratsaldez, ordutegiak kontsultatu.

Asteazkenetan 14:30tatik – 16:30tara 4-6 urte arteko taldeak ditugu. Jesuitak ikastetxean batzen ditugu haurrak.
Deitu iezaiguzu informazioa jasotzeko.


Gure helburuak

Gure helburua espezifikoak haur bakoitzak:


Ingelesez konfiantzarekin elkar eragiten ikastea

Saioetan parte hartzen gozatzea

Irudimena eta sormena lantzea

Hizkuntzarekiko jarrera baikor eta motibagarria eratzea

Akatsak ikaskuntza prozesuan normal bezala onartzea


MATRIKULAZIOA IREKITA.

Gure familia txikiarekin bat eginez, gure espazio eta jarduerekin gozatu. Informazio gehiago jasotzeko deitu edo kontaktu orriaren bitartez idatzi iezaguzu. Espero zaitugu!